Asteazken honetan, apirilaren 24an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, 'Senegal: demokrazia bat bidegurutzean' izeneko hitzaldia jasoko du Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusiak. 'Gaurkotasunarekin Topaketak' proiektuaren barruan antolatutako topaketa hau Dani Álvarez eta Mikel Reparazek moderatuko dute, eta Mbaye Gil ekintzaile senegaldarrak eta Oskar Epelde kazetari eta EITBko korrespontsalak hartuko dute parte. Sarrera doakoa eta librea izango da leku guztiak bete arte, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da baita ere.

Senegaldarrak dira Saharaz hegoaldeko migratzaileen Bilboko talde nagusia. Ehuneko handi batek pasaden martxoaren 24ko hauteskundeetan parte hartu ahal izan zuen bere botoarekin; indarkeria eta istiluz beteta burutu ziren hauteskunde hauek Mendebaldeko Afrikako demokraziarik egonkorrena kontsideratzen den herrialde honetan.

Bassirou Diomaye Faye presidente hautatu berriak aliantza berriak iragarri ditu eta Frantziako metropoli zaharretik urrundu da, Sahel eskualdean hedatzen ari den joera sendotuz.

Bidebarrietako topaketa hauek galdera hauei erantzuten saiatuko dira: Zein da Senegalen etorkizuna? Ezegonkortasun politikoak Europara gehiago emigratzera eramango al ditu senegaldar? Nola bizi du hori guztia Bilboko senegaldar komunitate ugariak?

Parte-hartzaileak

Mbaye Gil Sunu Gaal-en ("Gure patera" wolof hizkuntzan, Senegalgo hizkuntza nagusia) sortzaileetako bat eta presidentea da. Senegaldarra da, Euskadin adoptatua, eta adin txikikoa zela bizimodua pateran jokatu behar izan zuen Estatuan sartzeko. GKE honek hezkuntza eta osasun arloko lankidetza-proiektu bat garatzen du Senegalen, zehazki Jaxaay inguruan, Dakarretik kanpo, non gaur egun bere familia bizi den. Gil erizaina da eta Osakidetzan egiten du lan.

Oskar Epeldek 20 urte baino gehiago daramatza Afrikan korrespontsal lanetan. Gaur egun EITBk kontinentean duen korrespontsala da.

"Topaketak gaurkotasunarekin" dibulgazio-ziklo bat da, non, zorroztasunetik abiatuta, gai gori-goriak sakon aztertu nahi diren, akademizismotik kanpo. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak daude eta gai horiei buruz ahalik eta modu didaktikoenean eta errazenean eztabaidatuko dute. Oraingo honetan, Senegalen bizi den errealitateari buruz hitz egingo da.

Bidebarrieta Kulturgunea kulturari eskainitako gunea da Bidebarrietako Liburutegiaren barruan. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago.